Ondarebideak, ibilbide birtualak euskal kulturan zehar

OndareBideak, euskal kulturaren museo birtuala, Donostia 2016k, Europako Kultur Hiriburuak sustatutako proiektua da, eta Elhuyar Fundazioak garatu du, EHUko IXA ikerketa taldearekin eta Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioarekin batera. 400.000 dokumentu baino gehiago eta 30 erakunde, bere ondare digitala hiritarren eskura jarri dutenak ondarebideak.dss2016.eu web gunean.

Eremu tematikoak
Errealitate sozio-kulturala
Kategoria
Zabalkundea
Egoera
Bukatuta
Denboraldia
2016-01-01-2018-03-31

Asko dira, gero eta gehiago, bere ondare digitala Interneten zabaltzen duten erakundeak. Museoak, liburutegiak, artxiboak eta bestelako erakunde kulturalak bere funtsak sarean erakusten dituzte. Gure kulturaz edonon eta edonoiz gozatzeko aukera paregabea. Hori bai, horretarako erakunde horietako bakoitzera jo beharko dugu eta, banan banan, nagibatu.

Kontestu horrean sortzen da, hain zuzen ere, OndareBideak proiektua. Gune bakar batean funts guzti horiek bateratzeko proposamena, baita ondare horrekin elkareragiteko apustu berritzailea. OndareBideak ondare horretan zehar nabigatzeaz gain, ibilbide birtualak sortzeko aukera ere eskaintzen digu.

Helburu horiekin aritu dira lanean Elhuyar Fundazioa, IXA ikerketa taldea eta Euskomedia Fundazioa. Katalogazio eta metadatuen normalizazioaren inguruan lan egin behar izan da, betiere erakunde bakoitzak ezarritako jabetasun lizentziak errespetatuz. Ibilbide birtualei dagokienez, OndareBideak adituek sortutako ibilbideetan zehar nabigatzeko aukera ematen digu, baita gure interesekoak direnak sortzeko ere. Dagoeneko, adituak gai oso ezberdinen inguruko ibilbideak eskaintzen diskigute: Comète sarea, Emakumea eta itsaosa, Donostitik paseoan, Gaur taldea edo Rock Radikal Vasco, besteak beste. Horiekin gozatu ahal izango dugu, entzun eta partekatu. OndareBideak ere gustokoen ditugunak bozkatzera gonbidatzen gaitu.

Argazkiak, bideoak, artikuluak, partiturak, abestiak, eskutitzak,... Eta hori guztia klik eginez besterik ez. Orain gure txanda da, besteek kontatzen digutenarekin disfrutatzeko edo, zergatik ez, gure istorioa kontatzeko. Prest? Bazen behin… #ondarebideak! ondarebideak.dss2016.eu