Aldizkariaz

Julio Urquijok 1907an sortua. 1922an Eusko Ikaskuntzaren organo bilakatu zen, Julio Urquijok zuzendari karguan jarraitu zuela 1936ko gerra piztu arte. 1983tik, RIEV berriro plazaratu zenetik, Julio Caro Barojak zuzendu du, bera 1995ean hil zen arte. Juan Garmendia Larrañagak (1996-97), Gregorio Monreal Zia (1998-2005). 2005an Aingeru Zabala Uriartek hartu zuen zuzendaritza lana 2015. urte arte. 2015etik Nicanor Ursua da Zuzendaria.

Seihilabetekaria da, eta hainbat diziplinatako ideia, joera eta teoria zientifikoen elkartoki eta eztabaidaleku izatea da aldizkari honen helburua.

RIEV, Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkariaren mendeurrena zela eta, periodikotasun finkorik gabeko RIEV. Cuadernos monografia bilduma sortu zen.