Enpresa ekeintzailetasuna Euskal Autonomia Erkidegoko hirigune eta herrigunetan

Artikulu honetan Euskal Autonomi Erkidego-ko (EAE) landa eremu eta metropoli eskualdetako enpresa ekintzailetasuna gaia aztertu dugu. Gure ikerketa lana hiru arloren azterketan oinarritu da bereziki: enpresa ekintzaileen profila, enpresa berrien ezaugarriak, eta erabilitako finantziazio iturrien azterketan hain zuzen. Hiru alorrotan lortutako emaitzek, enpresa berriak sortzeko unean EAE-ko landa eremu eta metropoli eskualdeen artean desberdintasunak badirela agerian utzi dute.