Euskal ipuin garaikidearen uberan (1970-2003)

Euskal ipuingintza modernoaren lehen emaitza Anjel Lertxundiren Hunik arrats artean (1970) bildumaren eskutik etorri zitzaigun. Bertan nabarmenak ziren Hego Amerikako errealismo magikoaren eraginak, baita absurdoaren antzerki eta ipuingintzarenak ere. Harrezkero, ipuingintza, narratibaren barruan, helduentzako literatur genero autonomo moderno bilakatu da. Gertaera benetan berria euskal literaturan, eta aldi berean, guztiz berantiarra gure inguruko beste literaturetan genero honek izan duen garapenarekin alderatzen badugu.