Eusko Ikusgayak: Euskal zinematografiaren amatxi ahantzia

1920ko hamarkadan, Manuel de Ynchausti euskaldun filipinarrak, kultura tradizionalari buruzko hainbat dokumental labur grabatu zituen euskal lurralde ezberdinetan: Eusko ikusgayak. 80ko hamarkadatik Euskadiko Filmategian gordetzen dira filmok, baina oso gutxi ikertu da gaiaz, eta haien historia arras ezezaguna da euskaldungoarentzat. Aldiz, inportantzia historiko eta kulturala nabarmena dute; euskal zinematografiako perla zaharrenetakoak izateaz gain, Euskal Herria irudikatzeko tradizio filmiko baten aitzindari ere izan baitzen Ynchausti.

Euskal zinema. Manuel Ynchausti. Eusko Ikusgayak. Etnografia. Iruditeria. Nazionalismoa.