Fundamentalismos religiosos: el reto de Oriente y Occidente

Lan honetan fundamentalismo kontzeptuaren sorrera eta, gaurko erronken aurreko erantzun gisa, kultura iturburuetara itzultzea erreklamatzen duten erlijio mugimenduei egiten zaien aplikazioa aztertzen dira, Ekialde islamdarrarekiko Mendebaldeak agertu duen mendetako ulertu ezin kulturalaren testuinguruan. Bestearen errealitatea sinplifikatzeak bestea mehatxutzat hartzea bideratzen du. Doktrina islamisten arrakastaren parte bat deskolonizazioaren ondoko politikaren porrotak eragina izanik ere, gogoetabide fundamentalista edo islamista desberdinen artean bereizi beharra dago.