Historia institucional de Vasconia occidental en la Edad Moderna: la configuración de una personalidad política

Aro Modernoan erdietsi zuten euskal pobintziek beren nortasun politiko eta administratiboa, zeina elkarri estu loturiko toki eta lurralde erakundeetan azaltzen den; erakunde horiek patrio komun baten arabera eratuak ziren, bai komunitateari eta bai erregeari ongi heldu zitzaiena. Haien egitura, funtzioak, probintziaren araberako bereizgarriak eta, garai hartarako, ordezkari izaeraz horniturik izatea: horra erakunde haiek definitzen dituzten ezaugarriak.