La résistance des Basques à la pénétration du Droit romain. L´exemple du Pays basque de France

Euskal Herrian, batez ere eskualde kontinentaletan, historian zehar indarrean egon den Zuzenbidearen ezaugarriak aztertzen ditu lanak. Ezaugarri horiek Zuzenbide erromatarretik bereizten dute eta, horien artean, honako hauek aipatu daitezke: familiaren ondarearen zati bat banatzeko erabateko ezintasuna (biens avitins deritzenak), oinordeko bakarra generoaren arabera ez bereiztea edo ezkonsari eta coseigneurie erregimenak. Nahiz eta, terminologiaren aldetik, kontzeptu batzuk Zuzenbide erromatarretik hartu, "oinordetza-zilegitasuna" kasu, araututako eskubideek ez dute zerikusirik Zuzenbide horrekin.