Mucho más que un libro de bailes. Contextualizando socialmente el discurso de Guipuzcoaco Dantza (1824)

Juan Ignacio Iztuetak Gipuzkoako dantzei buruz garatu duen diskurtsoa bere gizarte-testuinguruan aztertu behar da idatzitako garaian zuen asmoa zein zen argitzeko. Testuingurua kontuan hartuta, gehiago jakin dezakegu Iztuetaz eta liburua idatzi zuen garaiko kontestu historikoaz. Hori dela-eta, 1824ko tradizioaren bermatzailetzat hartutako Donostiako eliteko hamar dantzari izango ditugu oinarri.