Orye, lagunac. Euskara nafarraren aztarnak XVI. mendeko hiru sorginkeria auzibidetan

Nafarroako Errege Artxibo Nagusian XVI-XIX. mendeen arteko Nafarroako justizia auzibide ugari daude. Gaztelaniaz egonik ere, bakanka euskarazko pasarte laburrak ere badituzte, lekukoek galdeketetan esandakoak. Lan honetan XVI. mendeko hiru sorginkeria auzibidetan —horietako bi orain arte ezezagunak— agertzen diren euskarazko lekukotasunak aztertu ditugu hizkuntzalaritza eta dialektologia historikoaren ikuspegitik. Horietatik
abiatuta, horrelako testuek euskararen historiarako dakarten aberastasuna, interesa eta fidagarritasuna ere iruzkindu ditugu.
 

Euskara. XVI. mendea. Hizkuntzalaritza historikoa. Dialektologia. Sorginkeria. Justizia auzibideak. Nafarroa.