61 zenbakia · 2016Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 61, 1

Argitalpen urtea:
2016
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
238 or. : ir. ; 24 cm
ISSN:
0212-7016
Salneurria, ez bazkidea:
14 €
Salneurria, bazkidea:
8 €
Egileak:
Diaz Bizkarguenaga, Koldo [et al.]

LABURPENA

61. liburukiaren lehen zenbakiak (2016) bost saiakera jasotzen ditu, Tribuna atalean: K. Díaz Bizkarguenagak herrialde digitalaren kontzeptua aztertzen du, muga geografiko eta sinbolikoen bidez eraikitako euskal nortasuna, komunitatea eta gizartea ulertzeko; L. Garmendiak eta A. Azpirozek ikerlan bat aurkezten digute, faktore psikologikoek osasunean duten eraginari buruz; Petsche filosofo alemaniarrak pentsamendu filosofikoaren adierazgarritasuna eta filosofiaren mugen tematizazioa defendatzen ditu; L. V. Sánchez zuzendu duen taldeak osasunari lotutako bizi-kalitateari heltzen dio; eta Efimec ikerketa-taldeak sakon aztertzen ditu erabaki etikoak hartzeko ereduak eta erabaki eta portaera etikoetan aintzat har litezkeen aldagaiak. Zenbakia osatzeko, hiru berri eta sei aipamen ere jasotzen dira.