The Future of Basque Nationalism in Iparralde

Frantzia aldeko egungo euskal abertzaletasunaren izaera aztertzen du artikulu honek eta, bestalde, etorkizunean haren baitan eragina izan dezaketen faktore nagusiak seinalatzen ditu: Espainia aldeko euskal mugimenduaren eragin ideologikoak, frantses gobernuaren mesfidantza euskal mugimenduarekin negoziatzeko orduan eta Iparraldeko mugimendu abertzaleak -premiarik gabeko barne gatazkek ahuldurik- elkar hartzeko burutu beharko dituen eginahalak.