The Scottish Parliament and the"Westminster Model": A Decade of Law-Making at the Scottish Parliament (1999-2009)

Gaur egungo Eskoziako Parlamentua, Erresuma Batuko Westminsterreko Parlamentuaren semea da. Erresuma Batuko Parlamentuak legez sortu zuen. Parlamentua sortu zen funtziorako eta bere jatorrizko kultura politikoaren artean tirabirak sortu ohi dira. Eta horrela jarraitzen dute deboluzio edo deszentralizazio prozesuan. Lan honek zera aztertzen du: Eskoziako Parlamentuaren ekintzabidea kultura politiko berri baten eragile ote den edo Westminsterreko ereduaren errepikapen eta jarraipena erakusten duen, hasieran batean uste zena baino estuagoa alegia.