Warped Memory: A History of Mourning for the soviet victims

Nazien izu edo terroreak oso muga garbia azaldu zuen biktimen eta gaizkileen artean; aitzitik, sobietarren izuak hainbat etnia, lanbide eta lurralde talde izan zituen helburu. Salbuespena ez baizik eta araua izan zen izualdi baten eragileak beste izualdi baten biktima bilakatzea. Nazien Holokaustoak Bestea suntsitu baldin bazuen, Sobietar izua suizidio edo bere buruaz beste egitearen antzekoa izan zen.