Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria

2021. Ane Zulaika Aranburu

2021. Ane Zulaika Aranburu

Ane Zulaika Aranburuk eskuratu du aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria "Emakumeak blai" lanarengatik.

Hala erabaki du aho batez epaimahaiak. Bere lanak euskal emakumeek XX. mendearen bigarren erdian itsasoarekin zuten harremana erakustea du xede, euskaraz ekoiztuko den laburmetrai batean.

Pieza hori 2021-2022 urteetako epealdian egingo du eta, zehazki, ikerketa lan bat burutuko du, begirada anitzak behatu, bestelako ahotsak entzun, testigantzak jaso, artxiboak errekuperatu eta horrela emakumeen 60-80 urteetan itsasoarekin zuten harremana irudikatuko du eta hausnarketa berriak sortuko ditu.

Ane Zulaika 31 urtetako donostiarra da. Komunikazioan graduatuta, Artxibo graduondokoa egin zuen Elias Querejeta Zine Eskolan. Azken horretan, ondare zinematografikoa eta ikus-entzunezkoa identifikatzeko, sailkatzeko, zaharberritzeko eta babesteko formazio teorikoa eta praktikoa jaso zuen.

Epaimahaiaren aburuz, lanak sariaren xedearekin bat egiten du guztiz: “ezkutuan egon den emakumearen errealitate bat agerian jartzen du proiektuak eta ahaztuta dauden artxibo amateurrak berreskuratzeko ahalegina egiten du, begirada berriak jasoz emakumearen harremanean itsasoarekiko: naturarekiko konexioa, berdintasuna eta jasangarritasuna balioan ipiniz”.

Golardoak 6.000 eurotako ordainsaria banatuko du.


Epaimahaia

Arantza Cuesta, Eusko Ikaskuntzako Zuzendaria; Marije Etxaniz, LABORAL Kutxako Komunikazio Zuzendaria; Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektore Akademikoa; Fernando Tapia, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordea; Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaria; eta Maialen Olabe, Euskadiko Gazte Kontseiluaren Presidentea.

Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria