Agenda

'Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu' proiektuan lan egiteko deialdi irekia

Projet

'Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu' proiektuan lan egiteko deialdi irekia

Heure et la date:
24/04/2022
Lieu:

Unibertsitateko masterando/doktoregaiez osatutako Garapen Taldea ‘Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu’ proiektuaren prozesuan egiten diren ekintzen lanketan jardungo da. Zuzendari zientifikoaren eta proiektuen arduradunaren zuzendaritzapean, puntualki, talde eragileko kideen aholkularitza jasoko du.

Profilak

  • Ikasketak: masterando/doktorando ikasleak.
  • Gizarte eta Giza Zientzia alorrean jabekuntza edo ikasketa gaietan espezializazioa.
  • Proiektuaren oinarri izango diren inkesta kualitatibo eta kuantitatiboen datuak ustiatzeko metodoen inguruan ezagutza, edo ezagutza horiek eskuratzeko prest egotea.
  • Hizkuntzak: ezinbestekoa euskara.
  • Genero ikuspegia, lurraldetasuna eta mugaz gaindiko ezagutza kontuan izango ditugu taldearen osaeran.

Zereginak / Funtzioak

  • Ikerketa lanak burutu: kasuen azterketa, elkarrizketak, parte-hartze dinamikak, bibliografia hustuketa, etab.
  • Dokumentazio eta txostenen lanketa.
  • Zabalkunde ekintzetan parte hartu.
  • Harreman sarearen jarraipena.
  • Lurralde ikuspegia bermatu.

Lanerako epealdia

2022ko ekaina - 2024ko apirila

Proiektuaren faseak:

  • 1go fasea: Behaketa–fasea (2022ko martxoa-abendua)
    Behaketa-fasean eztabaida-gaiaren inguruan antzeman daitezkeen joerak identifikatzea eta aztertzea bilatuko da.
    Horretarako EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko egungo euskal gizartearen nahiak eta gizarteak baloratzen dituen elementuak aztertuko dira. Aldi berean, euskal nortasuna ahalbidetzen, sortzen, gordetzen edo aldatzen duten esparruen eta eragileen izaera eta bilakaera aztertuko dira.
  • 2. Fasea: Ikerketa-fasea (2023ko urtarrila-azaroa)
    Aurreko urratseko emaitzetatik abiatuz, proiekzio fasea.
    Behaketa-fasean lortutako diagnostikoa kontrastatu ondoren, etorkizuneko proposamenak lantzea. Sorkuntza tailerren bitartez, etorkizuneko euskal nortasunaren adierazpide diren espazio, proiektu eta elementuak irudikatu eta eraikitzeko proposamenak landu.
  • 3. Fasea: Esperimentazio-fasea (2023ko abendua - 2024ko apirila)
    Gizarte Berrikuntzarako programaren bitartez proposamenen kontrastea udalerrietako esparru zehatzetan.

Hautagaitzak aurkezteko epea

2022ko martxoaren 28tik apirilaren 24ra.