Chansonnier basque

Titre original
BIRJINA ARANTZAZUKOA
Texte standardisé
BIRJINA ARANTZAZUKOA
Chansonnier
Cancionero Popular Vasco
Année de publication
1922
Editorial
BOILEAU
Lieu de publication
BARCELONA
Lieu de compilation
EA
Compilateur
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

TEXTE ORIGINAL

I.Birjina Arantzazukoa:
Semea egin duzu
Semea egin duzu eta
Semea daukazu,
Semea prezioso garen
¡oh! Ama zera zu:
zeruarekin lurra
zaureak dituzu.

II.Goiek zaureak tuzularik
bulux gorrian zu,
tori nere mantua
estal egin zazu,
Jesussek nai eztuela beztimenturik
eta ere gutiago fantasiarik,
zeruetara fan bear dugu,
Birjina Maria.

III.-¿Zertara zeruetara,
Birjina Maria?
-Ene Semea an dago eta
garen ikusitzera.
-Eztugu ezagutuko,
Birjina Maria.

IV.Ezagutuko dugu, bai,
Madalenea;
gurutzea soinegian dauka,
gurutze berdea,
gurutze berdearekin
¡oi! Yake oria.

V.Orai guraxe badateke
¡oi! Nere Semea.
-Gontarik eztiakezut,
Birjina Maria;
gontan pasatu bear
dut pasionea,
pasionearekin eriotzea,
eriotzearekin mundu guzia:

VI.Amen amen dela Jesus
guzien salbazalea,
zure izenean erranen dugu
gogo onez Ave Maria,
baita Pater noster ere
Jauna dakigun balia
eta bertze munduan gloria."