Chansonnier basque

Titre original
DOZENA BAT BERTSO BERRI
Texte standardisé
DOZENA BAT BERTSO BERRI
Chansonnier
Cancionero Vasco
Année de publication
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lieu de publication
DONOSTIA
Lieu de compilation
ESTERIBAR
Compilateur
AITA DONOSTIA

TEXTE ORIGINAL

1. Dozena bat bertso berri,
Gaztien konsolagarri,
Nere mingaña sano badago
Nai nituzke jarri.
Begiratuaz elkarri
Andrerik ezin ekarri,
Mutil zarraren despera zer den,
Esango dut sarri.

2. Egon zaite aditzen
Zartute nola gabiltzen.
Gazte denboran ezkondu gabe
Erraz da gelditzen.
Ajiak ere berritzen,
Indarrak ere urritzen.
Orai jarri naiz soldata gabe
Anaiari serbitzen.

3. Lenago erromerian
Dama gaztien erdian,
Jire eta bire ibiltzen nitzen
Fanfarrokerian.
Orai tristura begian
Nago estadu urrian,
Pipe bat artu ortzian eta
Suaren guardian.

4. Ezurrak zaizkit gogortu,
Belarriak er'igartu.
Modu onetan mutil zarraren
Enbidia nork du?
Andrerik ez nuben artu
Orain anparo biartu.
Fraile nai, ta er'ezin niteke
Konbentuan sartu."
3113;