Chansonnier basque

Titre original
ATZAR GAITEN
Texte standardisé
IRATZAR GAITEZEN
Chansonnier
Eskualdun Kantikak
Année de publication
1935
Editorial
Lieu de publication
SAINT-PALAIS
Lieu de compilation
Compilateur

TEXTE ORIGINAL

Atzar gaiten, atzar lotarik,
Gau huntan da Jesus sortzen:
Amodioak garhaiturik,
Guregatik da ethortzen!
Gu zerurat nahiz altchatu
Jesus jausten da lurrerat;
Heldu da, gu nahiz salbatu,
Gorphutz hilkor bat hartzerat!

2.Ala haren laudorioak
Behar baititugu kantatu?
Ala gure bozkarioak
Behar baitu seinalatu?

3.Bekhatua, munstro tristea,
Hoa hire leze beltzerat;
Ethorri duk Jesus maitea
Hire obren urratzerat.

4.Zerk gaitu bada gibelatzen
Hel gaiten hel Jesus gana;
Bekhatoren gatik da sortzen
Saindutasuna bera dena!

5.Erregen errege delarik,
Ez du nahi distiratu;
Ez du nahi palaziorik,
Heia tehar bat du hautatu.

6.Hotzaz ere da penatua
Sasoinen manatzailea;
Guziez daza gabetua
Guzien kreatzailea.

7.Amodioak du sustatzen
Haren bihotza guretzat;
Has gaiten has haren maitatzen,
Guduka gaiten harentzat."