Chansonnier basque

Titre original
ITSUA ETA SASTREA
Texte standardisé
ITSUA ETA SASTREA
Chansonnier
Gure Herria
Année de publication
1921
Editorial
Lieu de compilation
Compilateur

TEXTE ORIGINAL

1.Eskualdun bat zen itsu eta besulari;
Athez athe zabilan, iloba gidari;
Soineko eta diru, janhari, edari,
Nasaiki biltzen zuten, bersu eman sari.

2.Zuhur gisa baitzuten sos guti chahutzen,
Piko baten azpian eltze bat zaukaten;
Hiur ehun libera harat bildu zuten....
Bainan gaichtagin batek ebatsi zioten.

3.Bere gordelekutik galdurik eltzea,
Bat zagon hatsperenka, nigarrez bertzea.
Olobak esan zion: .Osaba maitea,
Horra zer den kampoan gauzen gordatzea!.

4.-.Azkeneko aldian hemen ginelarik,
Ikusi gaituztela ez diat dudarik..
-.Bai, sastrea heldu zen, pegarra betherik,
Behatu zuen guri, bainan urrunetik..

5.-.Iloba gida nezak sastrearen gana,
Adi dezan bersu bat itsuak emana.
Gure heltzeak badu harek eremana,
Bazakiat nik hura zer gisaz engana..

6.Ilobak esan zion aphal beharrira:
.Sastrearen etcherat orai heltzen gira,
Irri faltsuan dago leihotik begira,
Ez erran hitz gaichtorik, zuhurra bazira..

7.-.Iloba gida nezak arthoski bidean,
Zerbait daiat utziko, azken egunean:
Ehun luis baitiat piko baten pean,
Bertze ehun emanen, bihar, han berean..

8.Sastreak bere baitan: .Itsuak etzakik
Hartuak ditudala horren sosak, handik;
Eltze hau, diruarekin, berriz han emanik,
Bertze hiru ehunak bilduko tiat nik..

9.Sastrearen agintza balios izan zen:
Biharamun goizeko, eltzea han zuten!
Ilobak erran zion: .Hemen dugu, hemen
Oi zoin ongi sastrea enganatua den!.

10.-Ene moltsan behar diat dirua ezarri.
Lurpean, hola nola, utzak heltze hori,
Eta emok barnean bortz edo sei harri,
Sastreak aski pisu altcha dezan sarri.

11.Itsuak sastreari: Errak, to, egia,
Atzo bezala dukan arrai arpegia,
Ala trichterik dagon, doluan jarria,
Dirua erain eta... bildurik harria?

12.-Itsu harpagon, zikoitz, laido-emailea,
Habil, eta ez kolpa ene ohorea!
Dirudun bahaiz ere, eta ni gabea,
Baduk aski zorigaitz hire ilhumbea!

13.-Ni itsu, ilhumbean, hi, sastre erromes...
Dezagun lagun elgar biek ditugunez:
Nik egiten haut jabe ene ontasunez,
Okhertu nahi banauk hire begi batez..."