Chansonnier basque

Titre original
BIETA SANTA KLARA
Texte standardisé
BIETA SANTA KLARA
Chansonnier
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Année de publication
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Lieu de publication
DONOSTIA
Lieu de compilation
OIARTZUN
Compilateur
LEKUONA, JUAN MARI

TEXTE ORIGINAL

1.Bieta Santa Klara
euskeraz Argiya:
Zeu zara zerubetan}
Dontzella garbia. } bis

2.Amaren entrañetan
zenduan graziya
munduan ipinteko
exenplu aundiya.

3.Zure haurtasuneko
denbora guziya
izan zan erreguzko
exenplu biziya.

4.Alkargana baturik
harri koskortxuak
kontatu ohi zenduzan
errosariyuak.

5.Hamazazpi urtera
allegatu gabe
Jesus'en tesoruen
egin ziñan jabe.

6.Palma eder bategaz
erramu goxian
agertu izan ziñan
Asis'ko kalian

7.Hamazortzi urtetan
moja sartu ziñan
moja sartuta bere
Klara izan ziñan

8.Aita San Prantziskua
Padrino harturik
esposa izan ziñan
Ait'amen ixilik.

9.Berrogeitamar moja
ditu janaritu
ogi bakar bategaz:
erdiya gelditu.

10.Eskuan daruazun
gauzaren andiya;
Kustoriyo batian
Jesusa biziya.

11.Zu ikusirikan
moruak igesi:
Sakramentu Santua
zizuten ikusi.

12.Uso zuri ederra,
zeruan zer berri?
-zeruan berri onak
orain eta beti.

13.Ontziyaren punteko
bandera gorriya
zu zera, Santa Klara
dontzeila garbiya.

14.Mojen erregaluak
intxaurrak ohi-dira:
Ayek ere guztiyak
bai piñak balira..."