Chansonnier basque

Titre original
EZKONDU NINTZANEAN
Texte standardisé
EZKONDU NINTZENEAN
Chansonnier
Cancionero Popular Vasco
Année de publication
1922
Editorial
BOILEAU
Lieu de publication
BARCELONA
Lieu de compilation
EREÑO
Compilateur

TEXTE ORIGINAL

I. Ezkondu nintzanean bost gona nituen
bi baitura yarrita (1) bi saldu nituen,
soinean daukadana txito daukat zarra
barriak egiteko esperantza txarra.

II.Bizi oi nintzanean ugazabanean
txokolatea neukan gorderik koprean;
txokolatea eta alan beste asko,
gorderik oi nituen bear nebaneko.

III.Azak eta borrajak orioz beterik
ezin yan oi nituen nintzala bakarrik.
Ezkondu eta gero urtebete bage
porrusaldea neukan oriorik gabe.

IV.--------------------------------------------
-------------------------------------------------
au da bizimodua dodana neuretzat
ezin dot oriorik porrusaldarentzat.

V. Seintxu bat sabelean, beste bat besoan,
gizona tabernan da artoa auzoan,
Iru ilinti ketsu suaren ondoan,
arik datorrenean irurak lepoan.

VI. Orrako gizon ori dot neure senarra,
sarritan ekarten deust begira negarra,
Yazo al balitzate yazo al eztana (2),
laster salduko neuke nik neure senarra,

VII. Ezkondu nintzala ia dira urte bi,
eztiok kontzejurik emoten iñori.
Gazteak, entzun dozu neure kontsejua:
laster garbatu yatan niri ezkondua.

(1) Bi prendan ipinita, dijo ella.

(2) La cantora decía posible balizate posible eztana."