Patrimoine

01/03/2014

Badakizu?!, gure kulturaren inguruko mikro-bideoak

Maiz aipatzen ditugu, adibidez, Viteri eskolak, Urdaneta kalea edo Juan de Garay institutua, askotan, zehazki zertaz ari garen jakin gabe. Gabezia horri erantzun nahian, Euskomediak Badakizu?! izenpeko bideo-klip sorta berezia sortu du, 30 pertsonaien bizitza labur-labur azaltzeko.

40 segundoko iraupena duten mikro-bideoak dira Badakizu?! sortaren bidez Euskomediak eskaintzen diguna. Irudi animatuen bidez, gaiaren inguruko oinarrizko datu eta ikuspegi orokorra ematen da, bai eta bitxikeria ezezagunak ere. Gehienak, gure eguneroko bizitzan entzuten ditugun izenak dira bideo labur hauetako protagonistak (kaleak, erakundeak?), funtsean gaizki ezagutzen direnak.

30 pertsonaien inguruko mikro-bideoen bidez, kultur informazioa modu labur eta erakargarrian eskaintzen du produktu honek; jakin mina asetzeko nahiko da ematen den edukia baina, irudi animatuei esker, ez da aspergarria suertatzen.

Hasteko aukeratu diren pertsonaien artean daude, besteak beste, Elbira Zipitria, Pedro Viteri, Dolores Ibarruri eta María de Maeztu.

Euskomedia Fundazioaren webgunean eta YouTubeko kanal berezian daude ikusgai.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp