Euskadi Irratia. Kultur Leihoa
Kalean, hedabideetan, lagun artean, familian… Gure elkarrizketetan ohiko hizpide bihurtu da krisia. Mota eta kolore guztietakoak ditugu, gainera: ekonomikoa, energetikoa, baloreen gaineko krisia… Adituek diotenez, Europako ongizate eredua bera ere ez dabil sasoirik onenean. 70eneko hamarkadatik hona, demografia, familia eredua eta ekoizpen eredua aldatu egin dira eta oraindik garai bateko moldeekin gabiltza.
Euskal Herriari erreparatzen badiogu, hiru ongizate eredu ditugu, Ipar Euskal Herrikoa, EAEkoa eta Nafarroakoa. Eredu bakoitzak tokian tokiko beharrei erantzuten die kontzeptu, eskumen eta politika zehatzak aurrera eramanez. Baina, zertan dira zehazki desberdinak hegoaldeko zein iparraldeko ongizate ereduak?
Puntu komunak topatzen saiatuko gara Joseba Zalakain eta Jean Jackes Manterolari esker.