EuskarAbentura: 16 eta 17 urteko gazteei zuzendutako egitasmoa

Projet

17/01/2018

EuskarAbentura: 16 eta 17 urteko gazteei zuzendutako egitasmoa

Lanak aurkezteko epea martxoaren 18ra arte zabalik dago.

EuskarAbentura egitasmoa 2001 eta 2002an jaiotako eta euskaraz hitz egiten duten gazteei zuzenduta dago.

Euskal Herriko herrialde guztiak zeharkatuko dituen oinezko abentura hau, 2018ko uztailaren 1ean Mauletik abiatu eta uztailaren 31an Getxon amaituko da. Ibilbideak Done Jakueren bideak jarraitu eta Gizateriaren ondare izendatutako guneetan geldialdiak egingo ditu.

Eskaintza berri honetan parte hartu nahi duten gazteek motibazio gutuna eta lan original bat aurkeztu beharko dute, hiru gai hauetatik bat aukeratuz: euskara eta zure herria, euskara eta itsasoa, euskara eta emakumea.

Izena emateko eta lanak bidaltzeko epea martxoaren 18an amaituko da eta, apirilaren 16an, espedizioan parte hartuko duten 120 gazteen zerrenda jakinaraziko da.

EuskarAbenturaren talde sustatzaileak Eusko Ikaskuntzaren laguntza izango du. Izan ere, jasotako lanak ebaluatuko ditu gure erakundeak.

Egitasmoaren informazio guztia eta parte hartzeko jarraibideak www.euskarabentura.eus webgunean eskura daude.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp