EuskarAbentura abian da!

Projet

06/07/2018

EuskarAbentura abian da!

Uztailean EuskarAbentura espedizioa osatzen duten 140 lagunek, Euskal Herria zeharkatuko dute oinez. Espedizioaren ibilibidea ezagutu!

Uztailaren 1ean, EuskarAbentura espedizioa osatzen duten 140 lagunek, ilusioz abiatu dira Mauletik. Espedizioa uztailaren 31ra arte luzatuko da eta Getxon (Bizkaia) bukatuko da 483 kilometro oinez, eta orotara 783 km, egin ondoren. 

Lehen esperientzia honetan 2001 eta 2002 urtean jaiotako 110 gazte bildu dira. Euskal Herriko 7 herrialdetako eta diasporako 16 eta 17 urteko gazteen gehiengoa emakumeak dira %65a (72 neska eta 38 mutil). Jatorriz %43a bizkaitarra da (48 gazte), %21a nafarra (23 gazte), %19a gipuzkoarra (20 gazte) eta %13a arabarra (14 gazte). Zuberoa, Lapurdi eta Behe-Nafarroatik gazte bana eta diasporatik (Washington eta Patagoniatik) bi gazte parte hartzen dute espezio honetan.

Abentura honetan parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz hitz egitearena da. Hori bai, aldez aurretik interesatuek motibazio gutun bat eta lan bat aurkeztu behar zuten (aurkeztutako lanen azterketan Eusko Ikaskuntzaren laguntza jaso dute antolatzaileek).

Jarraitu irakurtzen >>

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp