Publications

15/07/2014

GEM CAPV 2013: Aurkezpena

2004tik Eusko Ikaskuntzak, Deustuko Unibertsitateak eta EHUk euskal ekintzailetasuna ebaluatzen dute adituei egindako elkarrizketa eta ekonomia eragileei egindako inkesten bidez.

GEM CAPV 2013

Uztailaren 4ean, Bilboko EHUko egoitzan, Global Entrepreneurship Monitor CAPV 2013 txostena aurkeztu zen, pasa den urteko Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzaile eta enpresa dinamikaren diagnostikoa. Eusko Ikaskuntzaren ordekari gisa, Arrate Arin zuzendariak gogorarazi zuen 2004ean proiektua hasi zenetik erakundea GEM CAPV taldearen ordezkari instituzionala izan dela Estatuko beste taldeen aurrean, beti Iñaki Peña bazkidearen zuzendaritzapean. 2014ko ediziotik Eusko Ikaskuntzak Innobasqueri emango dio GEM CAPVren bazkide instituzionalaren lekukoa. Hala ere, Iñaki Dorronsorok GEM CAPV 2013ko txosten aurkezpenean adierazi duenez, hori ez da agur gisa ulertu behar, "baizik eta ?laster arte? bat bakarrik. Ekintzailetasunarekin zerikusia duen jarduera orok aurkituko baitu Eusko Ikaskuntzan aliatu gogotsua". Urteroko txosteneko emaitzei dagokienez, Euskadiko ekintzailetasun jarduera tasa %3an kokatu zen 2013an, aurreko urtean baino 1,4 puntu gutxiago eta krisi aurretik ematen ziren "datu egonkorrago" haietatik oso urrun, %5ean kokatzen baitzen tasa orduan. Aldiz, enpresak ixteko tasa %1,5era iritsi da, aurreko urtean baino 0,2 puntu gehiago. Finantziazioa lortzea, gobernu politikak eta ekintzailetasun gaitasuna dira Euskadiko dinamismo ekonomikoari erresistentzia handiena jartzen diotenak Txostena osorik hemen aurki daiteke.

Partager:
Facebook Twitter Google Whatsapp