Patrimoine

01/03/2014

Gernikako Marijesiek

2005ean Daniel Rementeria Arruza bazkideak Agustín Zumalabe beka lortu zuen Gernikako Marijesiek aztertzeko. Lan honen emaitza orain argitaratuko da Jentilbaratz. Cuadernos de Floklore aldizkariaren 15. zenbakian.

Performantza eta erritua Gernikako Marijesietan. Identitaterako ahotsak = Performance y rito en los Marijeses de Gernika. Voces para la identidad da identitate erritu baten azterketa performatiboa aztertzen duen ikerketaren izenburua. Marijesiek aztertzen ditu, Gernikan gabon zikloko goizaldeko erronda tradizionaletan behin eta berriro errepikatzen den lelotik izena hartzen duen erritua.

Nahiz eta errito bat izan, eta estereotipoa, formalitatea eta errepikapena ezaugarri nagusitzat eduki, Gernikako Marijesiek aldaketa asko jasan dituzte, bai morfologian, bai egituran, baita esanahietan ere, prozesu historiko, soziopolitiko, ekonomiko eta urbanistikoen eskutik. Haren espazioen eta denboren azterketak erakusten digu prozesu bat bere testuinguruan, beraz performance kontzeptura garamatza, agerian utziz bertan erabiltzen den semantika berria, eta kultur adierazpen tradizional hauen funtsezko izaera dinamikoa.

Online edizioa: http://eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/cuadernos/publicacion.php?o=23399

Euskomediak garatutako Negua ospatuz proiektuaren barruan Marijesien inguruko bideo bat ikus daiteke.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp