Herri Txikien Akademia

Podcast

07/10/2022

Herri Txikien Akademia

Herrian. Radio Vitoria

Eusko Ikaskuntzak aurkeztu berri duen Herri Txikien Akademia ezagutuko dugu Joseba Bergaretxe, Eusko Ikaskuntzako Lurralde Oreka proiektuaren arduradunaren laguntzaz.

Herri Txikien Akademia hausnarketarako, ezagutzaren zabalkunderako eta interes komunak dituzten herrien arteko elkarlana bideratzeko gunea da. Hiru helburu nagusi ditu: landa-ingurunearen eta herri txikien etorkizunaren inguruko kezka partekatzen duten eragileak batzea; ezagutza partekatu eta zabaltzeko gune bat sortzea; landa-ingurunea eta herri txikiak garatzeko proiektuak eta esperientziak trukatzea; eta proposamen berriak egitea.

Herri Txikien Akademiak Araban abiatu du programa pilotua hiru ardatzen inguruan. Ardatz hauek lehentasunezko arazoak dira despopulazio arriskuari aurre egiteko eta herrien biziberritzerako. Eusko Ikaskuntzaren jardunaldietan azaleratu izan dira eta problematika honen inguruan lanean diharduten agenteek behin eta berriz aipatzen dituzte.

Ecoutez le podcast >>

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp