Arturo Goicoechea. Neurologoa: Gure espeziean biologiaz hitz egitea, kulturaz mintzatu gabe, oinarrizko kontzeptu bat ahaztea da

2012-01-27

VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari

VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari



Jatorrizko bertsioaren itzulpen laburtua

Arturo Goicoechea medikua da eta urtetan Neurologia Saileko burua izan da Gasteizko Santiago Ospitalean. Berarekin izan dugun elkarrizketan neurologia eta oinazea uztartu nahi izan ditugu, Goicoecheak sakon ikertu baitu alderdi hori eta liburu batzuk argitaratu ditu gaiari buruz.

Goicoechearen ustez, oinazeak zerikusi handia du horren inguruan eskaintzen ari den padagogiarekin. Eta beraren esanetara pedagogia horrek, iturburuan, errakuntza nabariak ditu, oinazearen krisian eragin izan dezaketenak.

“Ideia zabala da, oinazea soilik sustrai genetikoan datzala. Eta hori errakuntza handia da, ezin baita genetikoa ulertu inguruarekiko interakziorik gabe. Gizakiak oinarrizko baldintza genetikoa dauka: kulturarekiko dependentzia, alegia.”

Neurologo honen iritziz, organismoaren tematikan kultura mordoa da eta denak batera ezin daitezke egiazkoak; areago, kontraesanak eman daitezke batetik bestera.

“Oinazearen kasuan, doktrina guztiek ontzat ematen dute min egiten duen tokian perturbazio bat, patologia bat dagoela. Baina hori ez da horrela beti. Osasuntsu egon gaitezke eta, aldiz, organismoak —burmuinak— gaixo egotearen balorazio erratua egiten du” Eta segitzen du adierazten: “Gaixoaren gaineko positibo faltsu ugari dira eta hori gertatzen da gaixotasunari eta endekapenari diegun beldurrarengatik, eta ez gaurko garai estresagarri eta osasungaitzetarako ustezko genetika ezegokiarengatik”

Goicoecheak garbi bereizten ditu alderdi psikologiko eta fisikoa gaixotasunaren tratamendurako, eta oinazearen gaineko kontzeptua beraren definiziorako:

“Nik uste dut berreskuratu beharko genukeela biologiaren egiazko esparrua, eta ez murriztu gai molekular edota farmakoetara. Biziraupeneko estrategia gisa Eboluzioa gizakiaren organismoan hautatzen joan den guztia biologikotzat hartu beharko litzateke: kultura, gizarteak eta ezagutza eta jaiotzen den unetik burmuina kutsatzen duen kultura. Medikuek Biologian zeharreko pertsonaren gaineko ikuspegi integrala berreskuratzea ona litzateke. Eta psikologiko edota sozialtzat kodifikatutako asko eta asko Biologiaren bitartez ulertu ahal izango litzateke”

Izan al daiteke, beraz, kultura oinaze eta sufrimenduaren eragileetako bat? Horixe galdetu diogu Goicoecheari eta adituak ez du zalantzarik: “Kulturak eskaintzen dituen eduki guztiak burmuinak hartu, prozesatu eta ikertu egiten ditu. Beraz, ez da posible burmuin-erabakiak ez egotea eduki horiek eraginda. Horregatik pentsatzen dut ezin dela giza biologia defendatu faktore hori kontuan hartu gabe. Gizakietan ez da bakarrik gaia eta energia, baizik eta, funtsean, informazioa da nagusi... Arrazoi kultural, doktrinal eta formakuntzakoek oinazearen pertzepzioa areagotu egin dezakete ageriko arrazoirik gabe, eta farmakoren bat hartuta gerta daiteke hura desagertzea, baina ez bakarrik eragin kimikoarengatik baizik hark sortutako itxaropenarengatik ere. Beraz, gure espeziean biologiaz hitz egitea, kulturaz mintzatu gabe, oinarrizko kontzeptu bat ahaztea da”

Oinazearen gaineko kontrolaz mintza al daiteke? Posible al da oinazearen maila jaistea? dira Goicoechearekin hitz egitean sortzen diren galderak. Eta berak dio: “Medikuntzak oinarri gisa hartzen dituen funtsezko premisak ez dira zuzenak neurozientziari dagokionez. Eta horrek hainbat doktrina eta praktika eguneratzea eraman beharko gintuzke, eta hori —nire ustez— oinazearen kuotak arras aldaraziko lituzke, hori lesio baten ondorioz ematen ez denean, baizik eta burmuinaren balorazio erratuaren emaitza denean, modu ezegokian entrenatu eta formatu dugulako” Arturo Goicoechea Uriarte (Arrasate-Mondragón, 1946)Arrasaten jaioa 1946an. Bere jubilaziora arte, Gasteizko Santiago Ospitalean Neurologia saileko burua izan da.Zenbait liburu espezializaturen egilea da: Jaqueca, 2004. Depresión y dolor, 2006. Cerebro y dolor (Esquemas en dolor neuropático) 2008. Migraña, una pesadilla cerebral, 2009.Bere profesioa musikarekin tartekatzen jakin izan du, eta piano kontzertista sonatua izan da, hainbat eszenategitan. Egun GasteizkoSamaniego Abesbatzaren zuzendaria da.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Précédents

Urkiri Salaberria. Ikertzailea: Janarien alde emozionala, koipe eta kalorien kopurua bezain garrantzitsua da

 

Irakurri

Aingeru Zabala. Historialaria: Bilbo da behatokirik egokiena biharko Euskal Herriaz hausnartzeko

 

Irakurri

Iñaki Perurena. Harrijasotzailea: Harriak jarri nau Euskal Herriaz jabetzearen bidean

 

Irakurri

Jesus Altuna. Arkeologoa: On Jose Migelek gauza ugari lapurtu zion heriotzari

 

Irakurri

Mª José Ibáñez. ADDENEko lehendakaria: Obesitatea epe luzerako tratamendua eskatzen duen gaixotasuna da

 

Irakurri