Ignacio Arregi: "Euskara beti izango dugu kezka haundi bat, ez digu behin ere bakerik emango"

1998-10-09

ELORTZA, Urdin

Elkarrizketa Ignacio Arregi, Vaticano Irratiko Informatibo Zerbitzuetako zuzendaria "Euskara beti izango dugu kezka haundi bat, ez digu behin ere bakerik emango" *Traducción al español del original en euskera Urdin Elortza Ignacio Arregui Cendoya, Oñatin (Gipuzkoa) jaio zen 1931ko abuztuaren 6an. Hamazazpi urte zituela Jesusen Konpainian sartu eta Filosofia eta Teologia ikasketak hasi zituen Oñako (Burgos) S.Fco Javier ikastetxean. Bi lizentziatura hauek Bilbon, Deustuko Unibertsitatean amaituko zituen beranduago. Kazetari munduan murgildu nahirik, 1963 1965 bitartean Bergamoko (Italia) Scuola di Giornalismo di Bergamo,delakoan telebista eta irratian espezializatuz, Gizarte Komunikabidetako Diplomatura lortzen du. Loiolako Herri Irratian 1966 urtean esatari lanetan hasi eta 1982ra arte jardungo du, azken lau urteak zuzendari gisa. Garai honetan herri mailako musika programarik hoberenaren Ondas saria ere jaso zuen. Herri Irratia utzi zuenean, "Eusko Irratia, Radiodifusion Vasca, S.A"ko zuzendari izatera pasa zen 1982ko abenduan eta kargu honetan jardun zuen 1985 arte. 1986a geroztik Vaticano Irratiko lanean ari da, Programazio saileko zuzendariorde eta Informatiboen saileko zuzendari lanetan. Berrogeitamar urte dira Jesusen Lagundian sartu zinenetik. Zerk bultzatu zintuen komunikabideetan jardutera? Hori nire nagusiek erabaki zuten. 1962an zen, Jesusen Lagundiko ikasketa luzeak (hamairu urte) amaitu ondoren, komunikabide ikasketak egitera bidali ninduten. Jesuitak kezkaturik zeuden komunikabideen munduaz. Zer egin? Nondik hasi? Lehendabizi maisuak prestatu eta gero jesuita ikasleen artean komunikabide erakusketa zabaldu. Nik komunikabide ikasketak Milango Unibertsitate katolikoan egin nituen. Nire orduko maisuen artean, soziologo ezaguna den Alberoni aipatuko nuke. Geroago Espainiako telebistan egin nuen errealizadore ikastaro bat eta baita praktikak ere, udara batean. Nola gogoratzen duzu Loiola Irratian hasi zineneko garaia? Loiolako Herri Irratia, uhin ertaineanaritu ondoren, Madrilgo gobernuak ixildu egin zuen. Eman zitzaion irtenbide bakarra FM bitartez emititzea izan zen. Baina garai hartan delako FM hori zer zen ere inor gutxik zekien, FM ko entzungailuak ere orduantxe hasi ziren ikusten. Uste dut geu izan ginela estatuan, FMn bakarrik aritzen zen irrati pribatu bakarra. Baina gauzarik harrigarriena zera izan zen, irratia eta entzulegoaren arteko lotura gertatu zela. Bost mila pertsona pasa izan ziren, harpidedun gisa, diru ordainketa hilero hilero eman zigutenak. Irrati bategaz horrelako identifikaziorik, gutxi izan dira. Bestalde, guk era guztietako irratsaioak egin genituen. Gure entzulegoari komeni edo beharrezkoa zitzaion guztia eskaintzea zen gure asmoa, gaztelaniaz zein euskaraz. Sinistu ezina da nola aldatu den Euskal Herriko giroa ordutik hona. Nazio artean mito ugari genituen; Che Guevara, Mao Tse Tung, Kennedy, Juan XXIII, etb; elizak Vaticano ko Kontzilioa egin zuen; politika alorrean, Frankoren azken urteak ezagutu genituen; Euskal Herrira inmigrazio handia zetorren, hemen lanpostu ugari bait zegoen. Euskal Kulturak, ordurarte elizaren itzalpean, bere nortasuna aldarrikatu zuen. ETAren lehenengo ekintzak ere orduan izan ziren. Eliza katolikoa urte askoan sendo eta indartsu azaldu ondoren, indarra galtzen hasi zen. Beraz, aldaketa haundiko garaiak izan ziren haiek. Ez zen erreza etorkizunean zer gertatuko zen asmatzea. Nolakoak izan ziren Euskadi Irratiaren lehen une haiek? Suerte handia izan nuen, Euskadi Irratia, Euskal Telebistarekin batera martxan jartzeko garaian. Lehen helburua zera izan zen: gazte trebeak geureganatzea. Profesional onak izan behar zuten, euskal hizkuntza eta kultura zaleak, eta Euskadirentzat benetako burujabetasun bat maite behar zuten gure estatutua errespetatuz. Korapiloak ez ziren gutxi, ordea; euskera zenbat eta nola erabili, zer harreman lotu beste irratiekin, irrati publikoa bezala herriak behar zuen zerbitzu on bat eskaini, politika giroan estatutua errespetatu benetako demokraziabatetan bezala presio guztiak alde batera utzita. Arregi Monica Vitti aktoresari azalpenak ematen Hasierako garai hoietan komunikabidetarako berria zen hizkuntza baten oztopoa gainditu beharra izan zenuten. Alderdi hortatik aurrerapen handiak egin diren arren oraindik landu beharreko esparrua dela uste al duzu? Euskara beti izango dugu kezka haundi bat. Ez digu behin ere bakerik emango, batez ere komunikabide publikoetan. Euskarari eutsi, euskara aberastu, euskara erabili gai guztietan beti problema bezala ikusi dut eta ikusten dut oraindik komunikabideetan. Sarritan oso mugaturik aurkitzen gara geure lanean. Batzuetan zenbait gai euskaraz adieraztea zaila delako; bestetan, gure hiztegia gaurkotzea zaila delako; eta beste askotan entzulegoa ulertzeko gai ez delako. Ez dago dudarik, euskara dela gure ezaugarri eta bitxirik bereziena. Baino hainbat maitatu arren, batzuetan tortura antzeko zerbait bihurtzen zait euskera. Dena den, euskara ez da herri baten balore bakarra eta ezta haundiena ere. Asko dira, hizkuntza berezirik ez duten herriak, eta hala ere beraien nortasuna gordetzen dutenak Argi dago, herri bezala geure nortasuna era guztietan landu, erakutsi eta sendotu behar dugula. Honetan hizkuntza garrantzi haundikoa izango da beti, baina ez litzateke muga edo oztopo bihurtu beharko... Arregi, Alberto Sordi italiar aktorearekin. Zer falta zaio zure ustez euskal irratigintzari? Euskadi Irratiak eta beste irrati banaka batzuek ere ahalegin haundiak egin dituzte euskararen zabalkundearen alde. Baina beste indar haundiko irrati askok ezer gutxi egin dute euskararen alde. Entzulegoa ere, bere aldetik era bat banaturik dabil euskaraz edo gaztelaniaz egiten diren irratsaioekin. Ikusteko dago oraindik zenbateraino zabalduko den euskara zaletasuna. Ikusteko dago baita ere euskara erabiltzen duten irratiek zer eratako produkzioa egin ahal izango duten. Irratiari gehiago eskatu behar zaio bere produkzioan. Gu Loiola Herri Irratian hasi ginenean, normala zen era guztietako programakegitea: ipuinak, antzerkia, kontuak, etb. Azken urteotan, zenbait arrazoi desberdinengatik irratiak, alderdi horretan oso alper bihurtu dira. Irrati produkzioaren kalitatea galdu egin da eta produkzio ezberdinak egiteko orduan asko gutxitu edo ia desagertu egin dira. Eta hori ez dago defenditzerik. Hemen Italian, irrati publikoak era guztietako genero edo programak egiten ditu, eta gero ta hobeto gainera. Eta noski, era honetako programak maite dituztenak ere asko dira. Beraz, irratiek ere bere mintzaera eta produkzioa asko hobetu beharko lukete, dauzkaten posibilitate guztiak erabiliz. Nolatan joan zinen Vaticano Irrati ra, eta zein da zure eginkizuna gaur egun? 1986. urtean Vaticano Irratiak aldaketa sakon batzu egin nahi zituen bereziki informatiboen sailean. Gauzak horrela, Euskadi Irratian hiru urte egin ondoren, Erromara etortzea eskaini zidaten. Asmoak onak zirela ikusirik pozik jaso nuen eskaintza hura. Hamabi urte eta erdi dira hona etorri nintzela eta hemen jarraitzen dut, Informatiboen Saileko arduradun bezala eta programazioko zuzendari ordezko. Zenbat hizkuntzetan eta zer nolako hedapenarekin emititzen du Vaticano Irratiak? Vaticano Irratiak 34 hizkuntzatan emititzen du. Mundu osoan entzun daiteke, indar edo potentzia handia erabiltzeko ahalmena bait dauka. Erromatik 25 kilometrotara dagoen trasmisore eta antena egitura guztia izugarri ikusgarria da. Direlako OM OC, eta FM erabiltzen dira. Baina orain gero eta gehiago, baita sateliteak eta Internet ere. Beraz ez dago dudarik munduan haundienetako bat dela. Etxeko langileak 400 gara, baina mundu guztian zehar kolaboratzaile ugari ditugu. Programazioan, eta teknikan egin diren aldaketei esker, entzulegoa asko ugaritzen ari da. Gero ta gehiago dira gure eguneroko informatiboak zuzenean egunero eskaintzen dituzten irratiak; adibidez, Brasil eta Ameriketako beste zenbait herrialde, Frantzia, Italia eta Poloniak satelite bidez jasotzen dute gure seinalea eta beren entzuleei egunero eskeintzen diete. gratuita| Abonnement gratuit | Free subscription scxeiweb@sc.ehu.es http://ikaskuntza.org/masters
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Précédents

Jorge Oteiza: 'Bizitzen jakin izan dut'

 

Irakurri