Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentua Datorkigunea proiektu berritzailean parte hartzeko gazte bila dabil.
ESKATZEN DENA
- Lizentziatuak, unibertsitateko ikasleak,edo doktorandoak, Lanbide Heziketako ikasle eta lanean edo langabezian dauden gazteen bila gabiltza (18-30 urte artekoak)
- Euskaraz hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna
- Gutxienez urtebetez Datorkiguneako partaide izateko konpromisoa
- Bileretan aktiboki parte hartzea (horretarako bidaltzen den dokumentazioa irakurriz eta jarrera ekintzailea izanez)
- Tratatu beharreko gai zehatzean aditu eta jakileak diren pertsonekin egingo diren bileretan parte hartzea
- Ikuspegi desberdinak planteatuko dituzten pertsonekin taldean lan egiteko konpromisoa eta aldez aurreko jarrera egokia (Iritzi desberdinak entzun eta kontrako ikuspuntuak onartu)
- Aukerak, jarduera planak eta etorkizunerako sortu litezkeen lan ildoak planteatzeko gaitasuna eta konpromisoa.
- Komunikabideei erantzuna emateko disposizioa
ESKAINTZEN DENA
- Euskal Herriko gazteak biltzen dituen eta izaera propioa izango duen gune batetako partaide izatea
- Gaurkotasuneko gaiak sakontasunez lantzeko aukera, euskal gazteriaren ordezkari izan nahi duen gunean
- Euskal Herriko beste lurraldetako gazteekin eta formakuntza desberdinetako gazteekin lan egiteko aukera
- Proiektuan eta bileretan parte hartzeagatik ordain saria
- Errekonozimendu kurrikularra
Proiektuaren informazio gehiago izan nahi baduzue edota izena eman ondorengo web gunera jo: http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/datorkigunea
