Nouvelle corporatives

01/04/2010

Datorkigunea proiektu

Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentua Datorkigunea proiektu berritzailean parte hartzeko gazte bila dabil.

ESKATZEN DENA

  • Lizentziatuak, unibertsitateko ikasleak,edo doktorandoak, Lanbide Heziketako ikasle eta lanean edo langabezian dauden gazteen bila gabiltza (18-30 urte artekoak)
  • Euskaraz hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna
  • Gutxienez urtebetez Datorkiguneako partaide izateko konpromisoa
  • Bileretan aktiboki parte hartzea (horretarako bidaltzen den dokumentazioa irakurriz eta jarrera ekintzailea izanez)
  • Tratatu beharreko gai zehatzean aditu eta jakileak diren pertsonekin egingo diren bileretan parte hartzea
  • Ikuspegi desberdinak planteatuko dituzten pertsonekin taldean lan egiteko konpromisoa eta aldez aurreko jarrera egokia (Iritzi desberdinak entzun eta kontrako ikuspuntuak onartu)
  • Aukerak, jarduera planak eta etorkizunerako sortu litezkeen lan ildoak planteatzeko gaitasuna eta konpromisoa.
  • Komunikabideei erantzuna emateko disposizioa

ESKAINTZEN DENA

  • Euskal Herriko gazteak biltzen dituen eta izaera propioa izango duen gune batetako partaide izatea
  • Gaurkotasuneko gaiak sakontasunez lantzeko aukera, euskal gazteriaren ordezkari izan nahi duen gunean
  • Euskal Herriko beste lurraldetako gazteekin eta formakuntza desberdinetako gazteekin lan egiteko aukera
  • Proiektuan eta bileretan parte hartzeagatik ordain saria
  • Errekonozimendu kurrikularra

Proiektuaren informazio gehiago izan nahi baduzue edota izena eman ondorengo web gunera jo: http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/datorkigunea

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp