Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak 10 urte daramatza sare telematikoak erabiliz goi-mailako prestakuntza bultzatzen eta lanbiderako gaitzea eta langune berriak sustatzen. 2012-2013 ikasturteari begira plazaratutako eskaintza zabalean bost master eskaintzen ditu hainbat unibertsitaterekin elkarlanean. Besteak beste, Fachadas (UPV/EHU) master erdipresentziala da aurtengo ikasturteko berritasuna; 60 kredituko gradu-ondokoa,hain zuzen. Honen helburua eraikuntza alorreko etorkizuneko espezialistak prestatzea da.
Horrez gain, unibertsitate espezialista mailan, 12 ikastaro eskaintzen ditu Asmozek; horietatik 11 iaz ere eskaini zirenak. Ikasturte honetan abian jarri den ikastaro berria Argumentación Jurídica izeneko ikastaroa da; 30 kreditu ditu eta UPV/EHUrekin elkarlanean antolatzen da.

Azkenik, Administración y preservación de archivos digitales ikastaroa landuko da aurten UASLP unibertsitatearekin batera, Latinoamerikarako Diplomatuak prestatzeko xedez. Etengabeko Prestakuntza ikastaroak ere badira Fundazioaren hezkuntza-eskaintza zabalean.
Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.
Hauek dira Asmoz Fundazioak eskaintzen dituen ikastaro guztiak:
Masterrak
- Emakume eta Gizonen Berdintasuna (UPV/EHU). 60 ECTS
- Fachadas (UPV/EHU). Erdipresentziala. 60 ECTS
- Derecho Ambiental (UPV/EHU). On line. 60 ECTS
- Derecho del Comercio Internacional(UPV/EHU eta UNED). On line. 60 ECTS
- Ingeniería Térmica en la Edificación (UPV/EHU). Erdipresentziala. 60 ECTS
Unibertsitate Espezialista
- Argumentación Jurídica (UPV/EHU). On line. 30 ECTS
- Asistencia a las Víctimas de Experiencias Traumáticas (UPV/EHU). Erdipresentziala. 30 ECTS
- Ordenación y Gestión del Territorio (UPV/EHU). On line. 30 ECTS
- Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak(UPV/EHU). Erdipresentziala. 34 ECTS
- Hizkuntza Plangintza, HIZNET(UPV/EHU). Erdipresentziala. 36 ECTS
- Idazle eskola (UNED-Bergara). Erdipresentziala. 300 ordu
- Derechos Humanos (UPV/EHU). On line. 33 ECTS
- Desarrollo Sostenible. Gestor Agenda 21 local (UPV/EHU). Erdipresentziala. 30,2 ECTS
- Eusko Ikasketak: Giza, Gizarte eta Natur Zientziak (UPV/EHU-UNED eta-NUP). 30 ECTS
- Derecho del Comercio Internacional (UPV/EHU eta UNED). On line. 30 ECTS
Latinoamerikarako Diplomatua
- Administración y preservación de archivos digitales (UASLP). On line. 160 ordu
Irailean hasiko diren etengabeko prestakuntza ikastaroak
- Derecho transfronterizo orientado a la familia (UPV/EHU). Erdipresentziala. 30 ordu
- Atención a personas con demencia (Matia Innova). On line. 50 ordu.
