Nouvelle corporatives

01/09/2012

Hamar urte, hamaika eskaintza

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak 10 urte daramatza sare telematikoak erabiliz goi-mailako prestakuntza bultzatzen eta lanbiderako gaitzea eta langune berriak sustatzen. 2012-2013 ikasturteari begira plazaratutako eskaintza zabalean bost master eskaintzen ditu hainbat unibertsitaterekin elkarlanean. Besteak beste, Fachadas (UPV/EHU) master erdipresentziala da aurtengo ikasturteko berritasuna; 60 kredituko gradu-ondokoa,hain zuzen. Honen helburua eraikuntza alorreko etorkizuneko espezialistak prestatzea da.

Horrez gain, unibertsitate espezialista mailan, 12 ikastaro eskaintzen ditu Asmozek; horietatik 11 iaz ere eskaini zirenak. Ikasturte honetan abian jarri den ikastaro berria Argumentación Jurídica izeneko ikastaroa da; 30 kreditu ditu eta UPV/EHUrekin elkarlanean antolatzen da.

Azkenik, Administración y preservación de archivos digitales ikastaroa landuko da aurten UASLP unibertsitatearekin batera, Latinoamerikarako Diplomatuak prestatzeko xedez. Etengabeko Prestakuntza ikastaroak ere badira Fundazioaren hezkuntza-eskaintza zabalean.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Hauek dira Asmoz Fundazioak eskaintzen dituen ikastaro guztiak:

Masterrak

Unibertsitate Espezialista

Latinoamerikarako Diplomatua

Irailean hasiko diren etengabeko prestakuntza ikastaroak

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp