"Nafarroako euskararen aldeko jarrerak hobetzeko aukerak" jardunaldiak

Conferences and lectures

09/23/2021

"Nafarroako euskararen aldeko jarrerak hobetzeko aukerak" jardunaldiak

Urriaren 14an ospatuko da jardunaldia Iruñeko Kondestable Jauregian.

Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako jardunaldi hauetan, hainbat gogoeta eta proposamen partekatuko dira ondorengo galderaren inguruan: zer estrategiak erabili genitzake, Nafarroan gero eta jende gehiago egon dadin euskararen erabilera sustatzearen alde?

Jardunaldi hauetan Eusko Ikaskuntzako “Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: bizikidetza” proiektuaren Talde Eragileko kideek orain arte egindako lanaren ondorio nagusiak aurkeztuko dituzte.

Egitaraua eta izen ematea hemen.

Share:
Facebook Twitter Google Whatsapp