Corporate news

03/01/2013

XVII. Kongresua: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuaren ekitaldiko lanak jasotzen dituen argitalpena kaleratu da, "Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza / Innovación para el progreso social sostenible" izenburupean. Kongresuaren bederatzi ardatzetan jorratu ziren kronika eta jarduera guztien bilketa eginda.

Congreso de Estudios Vascos bildumako 17. ale mardulak CD-ROM eta DVDa darama. Sarrerak parte hartzaileen zerrenda, hasiera eta amaiera ekitaldiak, kongresukideak, kongresuaren kronika eta egitaraua hartzen ditu. Komunikazioen testuak Kongresuaren bederatzi ardatzen hurrenkeraren arabera ageri dira: berrikuntza; bizi kalitatea; genero sistema; gizarte memoria; gizarte solidarioa; gizarte tentsioa; globalizazioa; guztionari balio handiagoa ematea eta justizia. Azkenik: Gazte Foroaren emaitzak, lan mahaiak, jarduera osagarriak eta laburpen analitikoa.

Ikusi gehiago

Share:
Facebook Twitter Whatsapp