Congreso de Estudios Vascos bildumako 17. ale mardulak CD-ROM eta DVDa darama. Sarrerak parte hartzaileen zerrenda, hasiera eta amaiera ekitaldiak, kongresukideak, kongresuaren kronika eta egitaraua hartzen ditu. Komunikazioen testuak Kongresuaren bederatzi ardatzen hurrenkeraren arabera ageri dira: berrikuntza; bizi kalitatea; genero sistema; gizarte memoria; gizarte solidarioa; gizarte tentsioa; globalizazioa; guztionari balio handiagoa ematea eta justizia. Azkenik: Gazte Foroaren emaitzak, lan mahaiak, jarduera osagarriak eta laburpen analitikoa.

