Adrián Celaya: "Beldur naiz Europa zentralistegia izango ote den, eta agian hurrengo ika-mikak hortik etorriko dira"

2000-01-21

AGIRRE, María

Elkarrizketa: Adrián Celaya Adrián Celaya, Foru Zuzenbideko Katedraduna "Beldur naiz Europa zentralistegia izango ote den, eta agian hurrengo ika mikak hortik etorriko dira" * Maria Agirre 1995ean Manuel Lekuona saria jaso zuela gogoratu, eta honako ondoriora iristen da: munduak sekulako abiada daramala. "Orain beste era batera ikusten dut mundua", dio Adrián Celayak. Egia da, bai, denborak azkar doazela, baina Foru Zuzenbideko katedradun honek ez du astirik galtzen. Abenduan, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, euskal zuzenbide zibilaren proiektu berria aurkeztu zien Eusko Jaurlaritzari eta hiru Foru Aldundiei. Adrián Celayak berak ilusioz gainezka zuzendutako proiektua. Zientziak ikasteko beka bat esleitu zizuten, baina efekturik gabe gelditu zen. Geroago, pedagogiarako interesa piztu zitzaizun, baina zuzenbidean matrikulatu zinen azkenean. Patuaren kontua ote zu zuzenbidearen munduan murgiltzea? Nik ez dut uste bokazioa existitzen denik, baizik eta bakoitzak tasun zehatz batzuk dauzka. Gerra amaitutakoan, zuzenbidea ikasteari ekin nion eta oso pozik aritu naiz. Ez dago lanean nahigabetuta aritzea baino gauza okerragorik, atsegin ez den zerbaitean. Nik uste dut horixe dela munduko arazo handienetariko bat. Jendea oporren eta laneguna murriztearen eske dabil. Nik sekula ez ditut lanorduak kontatu, beti pozik aritu izan naiz eta. Hala ere, ulertzen dut, bulego batean beti gauza bera egiten ari denak irteteko gogoa izango duela. Oso gustukoa duzu irakaskuntza. Atsegin duzu irakastea. Maiteminduta nago hezkuntzako lanarekin, baina ez naiz maisu kontsideratzen, irakaskuntzan oso denbora gutxi eman baitut. Gainera, ez dut uste onegia naizenik irakasteko teknikan. Haur eta gazteei irakastea ez litzaidake zailegia egingo, baina unibertsitatean irakastea beste kontu bat da. Urte askotan izan naiz Deustuko Unibertsitateko irakasle, eta zera pentsatzen nuen: nola transmititu oinarrizko ideiak ikasle talde honi? Oso zaila da. Zuzenbidea bezalako karrera batean hezkuntzaez datza legeak buruz ikastean bakarrik; sentimendua ere hezi beharra dago. Hau da, jurista izateko ez da nahikoa lege guztiak buruz jakitea; sentiberatasuna ere eduki behar da, lege bat zorroztasun handiegiz aplikatzen ari denean gaizki jokatzen ari dela jakiteko adinakoa. Esaterako, Francoren azken urteetan benetako ahaleginak egin behar izan genituen; baina ez legeak betetzeko, baizik eta zulo bat irekitzeko zibilez ezkondu nahi zutenentzat baina legeak uzten ez zienentzat, Jehovaren lekukoak eta beste asko. Legea zorroztasunez aplikatuz, ez zara justizia egiten ari. Abokatuaren ogibidea ez da auziak eta dirua irabaztea; oker dabiltza hala uste dutenak, horrela kausarik ez bidezkoena ezarri baitaiteke. Abokatu batek ezetz esaten jakin behar du; ez duela auzi bat eramango, ez zaiolako bidezkoa iruditzen. Baina zaila da jurista baten egitekoa, funtzio sozial garrantzitsu bat dela adieraztea, eta ez dela nahikoa legeak aplikatzearekin. Sakonki ezagutzen duzu euskal foru zuzenbide zibila. Alderdi horretan, ba al dago Euskal Herria anitza dela esaterik? Arraroa da herri hau. Asko hitz egin da bere jatorriaz, baina ziurra den gauza bakarra da, Pirinioetako zoko honetan, denboran zehar antzekotasun batzuk gorde dituzten herri batzuk daudela, oso izaera indartsua eman dietena. Nik uste dut zuzenbide pirinioar bat dagoela, eta horren baitan antzekotasun handiak dituzten zuzenbide desberdinak daudela. Hortaz, anizkoitza da. Gizakiok leku guztietan sortzen dugu aniztasuna. Sona handiko jurista zaitugu. Zure ustez jendeak zein irudi dauka justiziaren independientziari dagokionez? Justiziak independientea izan behako luke, eta hala izatea nahi dugu. Nire ustez, justiziaren independentziari egin dakiokeen atentaturik larriena, beren arrakasta lau haizeetara pregonatzen duten epaileek egiten dute. Epaileak isilik egon behar du, bere lana betetzen. Nolanahi ere, ezin du erabat independientea izan; bakoitza bere aurreiritzien menpe dago. Lortu behar da epailea guztiz independienteaizatea legeari erabat lotuta egonik. Legea bete behar du, eta ezin du legearen aurkakoa den ezer egin. Oso ongi iruditzen zait epaileek politikoki edo sindikalki ezin lekutzea, eta gaizki iruditzen zait zeinu politikoak dituzten epaileen elkarteak egotea. Era berean, ez zait gustatzen zenbait epailek politikan sartzeko daukaten joera hori; epaileren batek politikan sartzeko erabakia hartuz gero, bizitza guztirako egin dezala, baina ez Garzonek bezala, sartu eta atera ibiltzeko. Askoz ere gehiago zaindu beharko litzatekeena, epaileak hautatzeko modua da. Ezin daiteke pertsona bat besterik gabe epaile izendatu, gai multzo bat buruz ikaste soilagatik; epaileen izaera nola edo hala kontrolatu behar da. Hemen, gainera, oposaketa memorista gainditu ondoren, eskola judizialera joan beharra dago urte betez, eta hor jende guztiak gainditzen du. Ona izango litzateke, askoz ere kontrol hurbilago bat egingo lukeen eskola judiziala edukitzea. Aginte Judizialaren Kontseilu Orokorreko kide izan zinen, baina, zure memorietan diozunaren arabera, hauts gehiegi harrotu gabe igaro zenituen urte haiek, erabakiak hartu baino lehen asko hausnartu behar izaten duzulako. Bertute bat dela esango genuke. Aginte Judizialaren Kontseilu Orokorra organu politiko bat da, eta hori ez da nire izaerarekin ezkontzen. Organu politikoetan derrigorrean bi ordutan hartu behar dira erabakiak, eta nik beharbada bi edo hiru egun behar ditut. Pozik nago organu hartan egon izanagatik, izan ere bertan izan nintzen justiziari dagozkion eskuduntzen lehen transferentziak egin zirenean. Hala ere, lagun asko egin nituen arren, ez ziren urte ikusgarriak izan. Euskadiren independentziaren ideiak ez zaitu konbentzitzen. Zergatik? Euskadi nazio bat da; hau da, bere nortasuna dauka, bere sentitzeko eta pentsatzeko modua, eta horrek autonomia politikoren batean islatu beharra dauka. Baliteke Sabino Aranaren garaian independentzia izatea irtenbide bakarra, baina ez gaur egun. Ezta Espainia bera ere ez da independientea!Brusela izango da politika ekonomikoa zuzenduko duena, eta hori gobernuaren ekintzaren erdia da ia. Armada ere europarra izango da; eta jada hasi dira zuzenbide zibila bateratzeari buruz hitz egiten, eta hori ez zait ongi iruditzen. Estatutua garatu ahal izango dugu, gehiago edo gutxiago, baina hori da tradizionalki eduki dugun lotura, foruen antza gehiena daukana. Ziur egon Europak Gaztelak baino eskuduntza gehiago kenduko dizkigula. Europa da eta eskuduntza ekonomikoak bereganatu nahi dituena! Beldur naiz Europa zentralistegia izango ote den, eta agian hurrengo ika mikak hortik etorriko dira. Euskal Herriak oraindik konpondu gabeko gatazka politiko bat bizi al du? Nik uste dut Euskal Herria politikariek uste baino askoz ere bake gehiagorekin bizi dela. Konpondu gabeko gatazka politikoaren kontu hori, politikarien esamolde bat da. Nire ustez, gaur egungo demokraziak daukan akatsetako bat da politikariek ez dutela herria ordezkatzen. Orain bertan, adibidez, bakerik nahi ez dutenak politikariak direla dirudi; ahoa zabaltzen duten bakoitzean, aurkaria iraintzen dute. Biltzeko eta gobernatzeko hautatzen ditugun arren, alderantzizkoa egiten dute. Oso saminduta nago gaur egungo politikarekin. Bi akats larri ikusten dizkiot: batetik, ez egotea errepublika garaian zeudenen moduko zerrenda irekirik; bakoitzari orri zuri bat ematen zitzaion, eta norberak nahi zituen izenak idazten zituen. Bestetik, askoz ere okerragoa den gauza bat dago: partiduaren diziplina. Jasanezina da. Politikariak, guztiek pentsa dezaten hautatu ditugu, eta ez batek bakarrik. Nola ikusten duzu euskal gizartea XXI. mendearen ateetan? Euskal gizartea oso bateratu eta kohesionatuta dagoela iruditzen zait. Bateratuta ez daudenak politikariak dira. Nik uste dut, politikariek uste baino askoz ere hobeto dagoela gizartea. Zergatik ez dira politikariak elkar ulertzen? Nahi ez dutelako. Politikariak gaur egun botere guneak dira; oso talde indartsuak dauzkate atzean. El Correo Español edo El País ek, adibidez,apenas saltzen zuten egunkaririk errepublikan eta Francoren garaian, eta orain, banku baten moduko botere ikaragarriak dira. Baina kaleko jendea ez da horrelakoa; ez dauka domeinurako grina hori. Arazoa, buru egiten duen klasean dagoela esango nuke. Ni neu, beldur naiz hirugarren mundua eta baztertuak abandonatu egingo ote ditugun. Halakorik eginez gero, geure buruari harriak botatzen arituko ginateke. Laguntzen ez baldin badiegu, azpiratu egingo gaituzte. Gaur egungo egoera itxaropentsua da, baina eskuzabalak izan behar dugu; ezin dugu norberekoikerian bizi. Ez behintzat bere zilborrari begira dagoen mendebaldeko mundu honetan. Zein ondorio atera zenuen gerra zibiletik? Gerra zibila amaitutakoan, gauza guztietan galduta neukan fedea. Hori oso txarra da gaztetan. Niretzat errepublika itxaropentsua izan zen, baina gero guztiaren suntsipena etorri zen, eta guztiarekiko gorrotoa. Zeure memorietan diozunez, jubilatu egin zintuzten 1992an, baina lanean diharduzu hala ere. Hain tragikoa iruditu al zitzaizun jubilazioa? Nik ez nuen jubilatu nahi, ez zitzaidan gustatu, eten egin zuelako nire jarduera. Irakasten jarraitzeko indarrak neuzkan, baina gerora konturatu nintzen asmatu egin zutela ni jubilatzen; izan ere, 75 urte neuzkan, eta adin horretan ez zaude klaseko ordutegien diziplinara menekotzeko moduan. Orain pozik nago, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko jendearekin topo egiteko zoria izan dudalako, eta lan batzuk egin ditut beraiekin. Esaterako, abenduaren bukaeran euskal zuzenbide zibilari buruzko proiektu bat bidali genuen Eusko Jaurlaritzara eta hiru Foru Aldundietara, hiru lurraldeetako batzordeen lankidetzarekin. Hiru euskal probintziek zuzenbide zibil komun bat izan dezagula da proiektu horren helburua. Argazkiak: Maria Agirre Euskonews & Media 63.zbk (2000/1/21 28) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Jean Haritschelhar: "Gure belaunaldiak Euskaltzaindian egin duen lana oroitzekoa izanen da"

 

Irakurri

Clement Urrutybehety: "Bakarrik lan egin dut gehienetan"

 

Irakurri

Mikel Valverde: "Zerbait kontatu nahi dudala iruditzen zait, eta komikiak horretarako bide ematen dit"

 

Irakurri

Vaham Sarkisian: "Trajikoa da Euskal Herrian armeniar kulturari buruzko lan bat ere ez egotea"

 

Irakurri

Javier Armentia: "Zientziak, beste pentsamendu sistema batzuek baino askoz ere lehenago ematen du amore"

 

Irakurri