"Aita deitzen zen gizona"

Nuestras socias y socios

22/04/2016

"Aita deitzen zen gizona"

Nevadan bizi den Joan Erreak idatzitako oroitzapenak argitaratu ditu Pello Salaburuk. Argitalpena, Iruñako Pamiela argitaletxeak egin du, Iparraldeko Eusko Ikaskuntza eta Larraldea kultur zentroaren laguntzarekin.

Joan Errearen senide eta testuan aipatzen diren lagun guziak euskal diasporakoak dira, hona agertzen diren izenak: Arnaud Paris, aita; Marie Jeanne Goyhenetche Paris, ama; Arnaud, Mike John eta Pete Paris, anaiak; Josephine Etcheverry Irigoyen, ahizpa; Louis Errea, senarra; Louis Michel Errea, semea; Liane Errea Iroz, alaba; John Iroz, alabaren senarra, Marie Etcheverria, amatxi; Michel Boloquy, aitatxi, Teodoro Romero, Frijolito; Louis Goyhenetche, Otto Louis; Fernando Sorhondo; Fermin Urrutia; Rafael Olaechea, Rafarel Zaharra, Bernardo Boloquy; Beñat Auchguy... Kasi denak Lasatik, Baigorri Garazi bailaratik jinak. 

Testua, emozioz eta errespetuz betea, euskaraz idatzia da (behenafarreraz) eta bertsutan... 

Aurkezpena Pello Salaburuk egin du eta liburutik ateratutako bertsu batzuk kantatu zituen Jean-Louis Lakak. 

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp