'Kultura digitala eta ondare immateriala Euskal Herrian: artxibotik algoritmora' gaiaren inguruko artikuluen laburpenak bidaltzeko epea zabalik apirilaren 1era arte.
Eusko Folklore Urtekariaren 60. zenbakia prestatzen dihardu Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak eta aurrenekoz ireki du artikuluak jasotzeko deialdia. Aktualitatezko gaia hartu du oraingoan ere aldizkariak eta digitalaren eta ondarearen arteko gurutzaketa ikuspegi etnografiko eta kritiko batetik aztertzera gonbidatzen ditu interesatuak.
“Teknologia digitalen agerpena sakonki eraldatzen ari da gizarteek beren kultura-ondare immateriala ekoizteko, transmititzeko, artxibatzeko eta esperimentatzeko dituzten moduak. Euskal Herrian, aldaketa honek dimentsio bereziak hartzen ditu tradizio etnografiko aberats batek ekosistema digital dinamiko eta hizkuntza gutxitu batekin bat egiten duelako, ikuspen eta erreprodukzio espazio berriak bilatzen dituena”.
Informazio guztia Fundazioaren webgunean.
