'EzBerdin Berdinak': urriaren 8tik aurrera, sarrerak eskuragarri

Proiektuak

2025/10/23

'EzBerdin Berdinak': urriaren 8tik aurrera, sarrerak eskuragarri

Urritik abendura bitartean izango dira hausnarketa sortzaile berezi honen saioak Euskal Herri osoan zehar eta, sarrerak, urriaren 8tik aurrera eskuragarri egongo dira salneurri berezian.

Dantza, musika, antzerkia eta lengoaia garaikideak uztartuz, EzBerdin Berdinak lanak mugimendua darabil euskal kulturaren historiaren, aniztasunaren eta transmisioaren metafora gisa. Esperientzia artistiko eta parte-hartzailea da, eta euskal identitate garaikideaz, euskarak eta kulturak gizarte anitz batean duten zereginaz pentsamendu kritikoa sustatzen du.

EzBerdin Berdinak, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren barruan sortutako lana da eta, besteak beste, Kukai Dantza Taldeak eta beste hamaika artista-lagunak parte hartuko dute saioetan. Bilbon, Iruñean, Donibane-Garazin, Gasteizen eta Donostian izango dira saioak, urritik urte bukaera arte. Programatutako saio guztiak bereziak eta hunkigarriak izango dira; barrenetik ukitzen zaituzten horietakoak, eta orotariko publikoari zuzendutak.

Pieza artistikoaz gozatzeaz gain, elkar eragin, adierazi, zalantzan jarri eta hausnarketa egiteko aukera izango dute bertaratutakoak. Komunitatea eraikitzera eta belaunaldien eta lurraldeen arteko elkarrizketara bideratutako gogoeta kolektibo bat irekiko da saioekin. Bizipen estetiko bat, beraz, parte hartzen dutenak emozionalki eta intelektualki tartekatzen dituena.

Urriaren 8tik aurrera, sarrerak salmentan jarriko dira eta Eusko Ikaskuntzako bazkideek abantailak izango dituzte eskuratzeko orduan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp