DENOK GAI: Euskal Komunitate Globalak zure ideiak behar ditu

Berri korporatiboak

2014/05/15

DENOK GAI: Euskal Komunitate Globalak zure ideiak behar ditu

Eusko Ikaskuntzak disziplina anitzeko arazoak definitzearen prozesuan parte hartzera animatzen gaitu. Gai horiek izango dira datozen urteotan erakundearen azterketa eta ikerketaren helburu nagusia.

Bazkide, elkarte, zientzia eta kultura ehuneko kolektiboak, gizarte eragileak eta norbanakoei egin zaie DENOK GAI prozesuan parte hartzeko deia. Honen helburua Eusko Ikaskuntzak, bere nolakotasun, ezaugarri eta ibilbide historikoagatik landu ditzakeen gaiak identifikatzea da, Euskal Komunitate Globalarengan eragina duten erronka handietako batzuei erantzuna emateko. Aukeratutako gaien inguruan bilduko dira norbanako gisa zein kolektiboak ordezkatuko dituzten pertsonak, beren konpromiso mailekin.

Partaidetzarako bi modu zehaztu dira: bai webaren bidez proposamenak bidaliz edo deituko diren bileretan parte hartuz (biak batera ez dira aurreikusi).

Partehartzea: online edo bertatik bertara Hil honen 31ra arte Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez jasoko dira proposamenak. Euskal gizartea berritu eta eraberritzeko hiru gai aurkez ditzake pertsona bakoitzak, egungo edo etorkizuneko arazo edo erronkekin harremana dutenak, baina horregatik ikuspegi historikoa ahaztu gabe; gainera, kontzeptu eta lurralde zabalkundea baloratuko da, bai eta diziplina anitz lantzea ere.

Presentzia eskatuko duten bilerak hiru komunitate politiko administratiboetan egingo dira egutegi hau betez:

- IRUÑA-PAMPLONA (Navarra): 6 de junio, 17 h. San Fermin Ikastola (Zizur Txikia/Cizur Menor. Carretera de Pamplona, 7) - BAIONA (Ipar Euskal Herria): 10 de junio, 17 h. Maison des Associations de Bayonne (11 allée de Glain) - DURANGO (Comunidad Autónoma Vasca): 13 de junio, 16:30 h. Landako gunea (Landako etorbidea, 6)

Partaidetza zabalik dago Eusko Ikaskuntza kide izan zein ez direnentzat. Izen-emateak ekainaren 2a baino lehen egin behar dira www.eusko-ikaskuntza.org web orrian edo 943 310855 telefonora deituz.

Durangora joateko autobusak jarriko dira doan Donostia, Bilbo eta Gasteiztik.

Bertan egotea eskatzen duten saioak: metodologia

Bertan egotea eskatzen duten bileretan proposamen eta ideiak aurkeztuko dira eta ondoren gaika bilduko dira. Dinamizatzaile eta bozeramaile bana izango duten 10-12 pertsonako taldeak sortuko dira. Bilera hauek elebidunak izango dira.

Emaitza orokorrak azken bileran bilduko dira (Durangon, ekainaren 13an). Bertan, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko ordezkariek parte hartuko dute eta aurreko bileretan lortutako ondorio nagusiak azalduko dituzte. Gainera, online jasotako ekarpenen berri ere emango da.

Inplikatutako pertsona eta kolektibo guztien artean gaiak definitu ondoren, partaide bakoitzak aukeratutakoak baloratu ahal izango ditu eta prozesuaren emaitza gisa sortuko diren ikerketa taldeekin bat egiteko interesa azaldu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp