Eusko Ikaskuntzak bat egin zuen Euskadi Irratiko programazioarekin 2015. urtean, eta, harrezkero, irratiko hainbat programatan parte hartu du. 2021-2022 denboraldian “Amarauna” magazinean Irati Azkue kazetariak gidatuko du saioa igande goizetan.
Radio Euskadin, Eusko Ikaskuntza bi programatan egongo da: “La mecánica del caracol”, ostiraletan, eta “La Galería”, asteburu arratsaldeko magazina, hamabostean behin bi kolaborazioak tartekatuz.
Eusko Ikaskuntza Radio Euskadiko programazioan sartu zenetik 15 urte bete dira. Lehenik eta behin, “Boulevard”en, eta, 2010etik aurrera, etenik gabe, “La mecánica del caracol” zientzia-, teknologia- eta historia-programan. Hala, 2013tik 2021era, “Iflandia” saioarekin tartekatu da. Guztira, 550 saio inguru izan dira, eta Juan Aguirre bazkideak idatzi du gidoia eta gidatu ditu.
“Iflandia” saioa bere agurrean, idatziz zuzendu zitzaion Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariari, programa horretarako zortzi denboraldietan prestatu diren espazioengatik pozik zegoela adieraziz. Horiei esker, “Eusko Ikaskuntzak egiten duen lana bertatik bertara ezagutu ahal izan da”. Horrez gain: “Ez da hurbildu diguzuen informazioa soilik, baizik eta informazio horren tratamendua, eta horrek dibulgazio-tresna ahaltsua bihurtu du”. Hala, ikus-entzuleek “Radio Euskadiko kultura-programa honetako gune preziatuenetako bat” dela berretsi dute.