Berri korporatiboak

2016/02/17

16 irrati ordu, zientzia, kultura eta gizarte gaiei buruz

2015ean zehar, Eusko Ikaskuntzak 50 espazio egin ditu irrati publikoetan (Euskadi Irratia eta Radio Euskadi), zientzia, kultura eta gizarte gai zabalenei buruz.

16 irrati ordu, zientzia, kultura eta gizarte gaiei buruz

Pasa den martxotik, Eusko Ikaskuntzak sekzio propioa dauka Euskadi Irratiko larunbat goizetako magazinean. Aitziber Salinasen gidaritzapean eta erakundeko bazkideen partaidetzarekin, 2015eko 19 espazioetan zehar euskara, hirigintza, pentsamendu magikoa, zientziak, historia, komunikabideak, ondarea eta beste hainbat gai izan dituzte hizpide. Radio Euskadiko programazioa Eusko Ikaskuntzaren partaidetzarekin aberastu da beste urte batez. Félix Linaresek eta Kike Martínek zuzentzen duten ?Iflandia? arratsaldeko saioaren barruan humantiateei buruzko tertulia formatuan eta Eva Caballerok zuzentzen duen ?La mecánica del caracol? saioan elkarrizketa sakonen bidez, 31 espaziotan historian, literaturan, antropologian, pentsamenduan, tradizioetan, ondarean, kultura globalean nahiz tokiko kulturan, balore sozialetan eta beste hainbat gaietan adituak izan dituzte. Juan Aguirre bazkideak gidoiak prestatu ditu, Eusko Ikaskuntzaren jarduerei buruzko informazioa eskaintzeaz gain. Guztira 16 irrati ordutik gora biltzen dituzten programa hauek guztiak gure web gunean aurkitu daitezke.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp