Berri korporatiboak

2013/02/01

2012ko ENE Sari emate ekitaldia

Otsailaren 1ean, Donostiako Miramar Jauregian 2012ko ENE SARIA emateko ekitaldia egin dugu. Sari honen bidez, Eusko Ikaskuntzak urtero kanpoko erakundeak goraipatzen ditu euskara sustatzen eta euskal kultura hedatzen egindako lanagatik. Joan den abenduaren 3an jakinarazi zenez, Euskararen Nazioarteko Egunaren kariaz, Argentinako UNION VASCA DE BAHIA BLANCA izan da 2012ko ENE SARIAz ohoraturiko erakundea. Miren Josu Uriarte elkartearen ordezkariak jaso du Nestor Basterretxea artistak diseinaturiko anagramaren eskultura erreprodukzioa Ana Isabel Ugalde, Eusko Ikaskuntzaren Kanporako Lehendakariordearen eskutik. Duela 114 urte sortua izanik, BAHIA BLANCAko UNIÓN VASCAk gaur egun 600 kide inguru ditu eta jarduera programa ugaria garatzen du, haren bidez euskal komunitatearen beraren esparrua gainditzen duela. Union Vascak euskara sustatzeko gauzatzen duen lanak hainbat mailatako irakaspenak biltzen ditu, "euskaraz bizitzeko" hainbat jarduera paralelorekin osatzen direnak (antzerkia, zinema, jokoak, argitalpenak, irratia, jaiak?). Haren abesbatza, Lagun Artean, portu hiri handi horretako zaharrena da. Azkenik, Argentinako euskal komunitateen artean adiskidetsu aritzeko egindako lana nabarmendu beharra dago, hartarako topaketak eta bestelako ekimenak antolatuz.

ENE SARIA. Sarituen zerrenda

2006: Artaburu Euskaltzale Elkartea. Mar del Plata (Argentina) 2007: Bartzelonako Euskal Etxea. Bartzelona 2008: Eskualdunen Biltzarra-Association des Basques. Bordele (Frantzia) 2009: The North American Basque Organizations Incorporated (Amerikako Estatu Batuak) 2010: Sustraiak-Erroak Elkartea. Paris (Frantzia) 2011: Hogar Vasco-Euskal Etxea. Madril 2012: Union Vasca. Bahia Blanca (Argentina)

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp