2021. urteari agur esanez

Ikastaroak

2021/12/21

2021. urteari agur esanez

Asmoz Fundazioa esperimentazio prozesuan dago murgilduta forma eta aukera digital berrien bila gaur egungo eta etorkizuneko proiektuak eraikitzeko.

Koronabirusak baldintzatutako urtea izan da aurtengoa ere. Sektore askok haien burua birsortzeko beharrean ikusi duten haien jarduerak aurrera jarraitu ahal izateko, teknologiaren bitartez.

Modu horretan, 2021.urtean online bidezko formakuntzen katalogoa handitu dugu, doako zein ordainpeko ikastaroei dagokienez. Hala nola, UNED Bergararekin batera antolatuko ikastaroak, hots, Euskal Emakumezko Idazleak: sortzaile eta eragileak ikastaroa eta Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz ikastaroa hilaren 12an hasi zena.

Proiektuen alorrean, Daiteke Gizarte Aholkularitzarekin batera BELAUNALDIAKlab ezagutza zirkularreko ekosistema bat sortzea helburu duen proiektua eraman dugu aurrera. Biodonostia Institutuarekin egindako kolaborazioan, zientzia-arloko ikaskuntza tresnak herritarrei hurbildu dizkiegu. Adinberrirekin batera, tolosaldeko herri txikietako zerbitzuak mutualizatu nahi ditugu, erabiltzaileari jarduera baten boterea emanez, kasu honetan zerbitzu soziosanitarioena.

Testuinguru honetan, Asmoz Fundazioak, bere zerbitzuen digitalizazioaren eta hezkuntza proiektuetan zein proiektu sozialetan guztiontzat irisgarriak diren erreminta digitalen inplementazioaren alde apustu egiten jarraitzen du.

Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp