2021eko Batzar Nagusia

Berri korporatiboak

2021/04/09

2021eko Batzar Nagusia

Larunbatean, maiatzaren 29an, goizeko 11:00etan, Donostiako Miramar Jauregian (leku mugatua du) eta on line, Eusko Ikaskuntzak urteko Batzarra egingo du.

Gai-zerrendan ezarritakoarekin bat etorriz, lehenengo zatian onartu beharko dira aurreko batzarreko akta, jardueren memoria eta 2020ko ekitaldiko balantzea eta emaitza-kontua, baita horiek aplikatzeko proposamena ere. Puntu horiei buruzko dokumentazio guztia bazkideen eskura dago webgunearen eremu pribatuan.

Ondoren, erakundeko lehendakariak, Ana Urkizak, elkartearen jarduera-ildo nagusiak eta 2021erako aurreikusitako kudeaketa plana azalduko ditu, dagokion aurrekontuarekin. Azkenik, galde-eskeen txanda irekiko da.

Internet bidez ere parte hartu ahal izango da batzarrean, formatu erraz eta arin batean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp