2021eko Lekuona Saria emateko ekitaldia

Sariak

2022/05/20

2021eko Lekuona Saria emateko ekitaldia

Jon Bagüés musikologoari Lekuona Saria emateko ekitaldia izango da ekainaren 20an Errenteriako Lekuona Fabrikan.

Ekitaldian, gainera, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkiza eta saria ematen duen epaimahaiaren ordezkari gisa Etxepare Euskal Institutuko Garbiñe Iztuetak hartuko dute parte. Ekitaldian zehar musika emanaldi bat egongo da.

Musikaren Historian doktorea eta artxibozaina da ikasketaz. Jon Bagüések musika eta unibertsitate ikasketak egin zituen Donostian, Bartzelonan eta Madrilen. 1979an, Eusko Ikaskuntzaren Musika Sailaren eraketan parte hartu zuen eta bertako buru izan zen 1990 eta 1996 urteen artean, zenbait Koadernoetako aleak koordinatu zituen garai hartan. Hogei urtez (2000-2020), Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa zuzendu zuen. Musika kulturaren animatzaile eta sustatzaile gisa nabarmendu da bere ibilbide osoan zehar.

Egitaraua eta izen ematea

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp