2021eko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak

Sariak

2021/07/12

2021eko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak

Zabalik dago 2021eko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak onartzeko epea. Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari aitorpena egiten dio sariak.

Uztailaren 1etik irailaren 13ra aurkez daitezke hautagaitzak. Sariaren oinarrietan adierazten denez, proposatzen diren pertsonek nabarmenak izan behar dute beren bizi ibilbidean, ez ezinbestean unibertsitate alorrarekin lotuta. Halaber, Euskal Kulturarekiko ekarpen eta konpromiso adierazgarria beharko du izan, baita balore unibertsala ere. Azkenik, hautagaiaren lanaren dibulgazioa kontuan edukiko da.

Behin hautagaitzak onartuta, irailaren 27tik urriaren 3ra, bozketa jarriko da abian Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez. Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dute. Erabakia urrian zehar jakinaraziko da. 

Era berean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak sustatuko dira. Gainera, Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko dira.

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp